BILBO 6 (EUROPA PRESS)
Bilboko Portuak ongietorria egin dio 'Saint-Malo' Brittany Ferries ontzi enpresaren lehenbiziko ferry hibridoari. Gas natural likuatuak propultsatutako 'Santoña' ontzia ordezkatuko du azaroan, ohiko mantentze lanak egiten dizkioten bitartean.
Bilboko Portu Agintaritzatik jakinarazi dutenez, 'Saint-Malo' gas natural likuatua eta elektrizitatea uztartzen dituen Brittany Ferries konpianiaren lehenengo ontzi hibrido eta ekologikoa da.
Ontzi eraginkorrago eta ekologikoagoen bitartez bidaiariei eskaintzen dizkien erosotasun eta zerbitzuak hobetzeko Frantziako ontzi konpainiak bere flota berritzeko planaren barruan sartu duen laugarren ontzia da.
Guztira, 1.290 bidaiarirentzako lekua eta 2,5 kilometrkoko aparkalekua duen sotoa ditu, bai eta 387 kabina ere, horietatik 28 maskotekin bidaiatu nahi duten pertsonentzat.