Bilboko Udalak 12-17 urtekoentzako 420 plaza eskainiko ditu #GazteKLUBA Uda aisialdiko programan

Surfa ikasten #GazteKLUBA Uda aisialdiko programan
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 23 mayo 2025 13:25

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak #GazteKLUBA Uda gazteen aisialdirako programan izena emateko epea irekiko du maiatzaren 28an, eta guztira 420 plaza eskainiko ditu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako. Izen-ematea ekainaren 5era arte egongo da zabalik bilbaogazte.bilbao.eus web orrian bidez.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, #GazteKLUBA Uda egitasmoare helburua da hiriko nerabeei aisialdiko alternatiba osasungarria eskaintzea ekainean eta uztailean, eta horretarako, 11 jarduera proposatuko ditu.

Alde batetik, kirola eta abentura uztartuko dituzten zortzi txango antolatuko dira ekainaren 24, 25, 26 eta 27an eta uztailaren 1, 3, 8 eta 10ean. Guztira, 350 leku izango dira. Txango bakoitzaren prezioa 5 euro izango da eta plazak inskripzio hurrenkeraren arabera emango dira.

Beste alde batetik, uretako hiru jarduera izango dira Bilboko itsasadarrean, ekainaren 28an eta uztailaren 2an eta 9an. 70 plaza eskainiko dira, eta jarduera bakoitzaren prezioa 2 euro izango da, plazak inskripzio hurrenkeraren arabera emanez.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado