Bilboko Udalak 628.700 euro inbertituko ditu Lezeagan igogailu bertikal bat egiteko

Lezeagan egingo den igogailuaren infografia
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 22 mayo 2025 16:26

BILBO 22 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak igogailu bertikal publiko berria egingo du Lezeagan, Masustegui auzoaren behealdean. Obrak sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi da, eta inbertsioa 628.743,65 eurokoa izango da (BEZa barne).

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, igogailu berriak oztopo arkitektoniko bat kenduko du eta ibilbide irisgarria ahalbidetuko du Auntzetxeta kalearen eta A-8a zeharkatu eta Masustegi eta Basurtu lotzen dituen oinezkoentzako pasabidearen artean.

Horrela, auzoko barneko mugikortasuna eta barrutiko gainerakoarekiko konexioa hobetuko dira. Hortaz, hurbilen dituen atarietako bizilagunei ez ezik, Masustegiko auzokide guztiei egingo die mesede.

Guztira, igogailuak 9,24 metroko desnibela gaindituko du eta bi geraleku izango ditu: goikoa Auntzetxeta kaleko 22 zenbakidun atariaren aurrean egongo da, eta behekoa autobidearen gaineko pasabidearekin lotuko da. Igogailuaren goiko irteera eta urbanizazioa lotzeko zortzi metro luze izango den metalezko pasabidea jarriko da.

Egiturari dagokionez, igogailua nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, egitura metalikoarekin, eta beira xaflatuz estaliko da. 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da eguneko 24 orduetan.

Argiztapena hobetuko da eta igogailu berriaren sarrera-irteeretan argiak jarriko dira; zuntz optikoaren udal kanalizazio berriak eta euri uren irteera berri bat egingo dira. Ur hornidurari dagokionez, igogailuko pasabideak sareari eragingo dio, eta, beraz, desbideratu egingo da.

Azkenik, kaltetutako berdeguneak berregokituko dira, paperontziak jarriko dira eta zoladura berria ipiniko da jarduketa eremu osoan, 'Bilbao' motako baldosekin eta ukipen baldosarekin igogailuaren sarreran.

Contenido patrocinado