Bilboko Udalak 870.000 euro inbertituko ditu Txotena kalearen ingurunea hobetzeko lanen bigarren fasean

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 12 mayo 2025 14:48

BILBO 12 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Otxarkoagako Txotena kalearen ingurunea erabat hobetzeko lanen bigarren faseari ekingo dio aste honetan. Guztira, 869.999,83 euro bideratuko dira proiektura (BEZa barne), eta erdia Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak finantzatuko du.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, bigarren faseko jarduketek Txotena kaleko tartea hartuko dute, 12 eta 24 zernbakien artean, baita Irumineta kaleko 24 eta 30 zenbakien artekoa ere, Senidetasun kalearekin lotzen duten eskailerak eta Iruminetaren ertzetan dauden berdeguneak barne.

Proiektuaren helburu nagusia da eremu osoa landarez betetzea, lehenengo fasean egindakoarekin bat etorriz. Horrela, lehendik dauden berdeguneetan jardungo da, eta lore-aska berriak jarriko dira, azalera naturala handitzeko. Lore-aska berri horiek oinezkoak eta fatxadak bereizteko ere balioko dute, espazio publikoaren jarraitutasuna mantenduta eta etxebizitzetatik gertu dauden egoteko espazioak hobetuta.

Contenido patrocinado