Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die Ibilaldiaren antolatzaileei

Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die Ibilaldiaren antolatzaileei
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 19 mayo 2025 16:45

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Elixabete Exanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die astelehen honetan Foru Jauregian datorren igandean Galdakaon ospatuko den 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileei.

Topaketan Eguzkibegi ikastolako ordezkariak izan dira, hau da, Oihane Arana presidentea eta Itxaso Etxebarria zuzendaria, Josu Telleria Ibilaldia Elkarteko presidentearekin batera, eta Ibilaldiaren egunera gonbidatu dute Etxanobe.

Aurtengo edizioa 'Magaletik herrire' lelopean egingo da. Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak bere ikastetxeko familia giroa eta komunitatearen indarra nabarmendu nahi izan ditu leloaren bidez, mendi hegal batean kokatuta dagoen ikastolaren kokapena ere gogoraraziz.

Contenido patrocinado