BILBO, 24 (EUROPA PRESS)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Urdulizko Kultur Etxean ekingo dio 2025eko edizioari igandean, irailaren 28an, eta sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Guztira bost saio jokatuko dira txapelketaren lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Bilboko Casilla pabiloian jokatuko da. Bada, hasierako faseko lehenengo saioa jokatuko da igandean Urdulizen.
Kultur Etxean izango da saioa, 17:00etan hasita, eta Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriuarte Oinandia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak izango dira oholtzan. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga egongo da, eta epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanettan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Urdulizko saiorako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko litzateke igandean bertan, 16:30ean, Urdulizko Kultur Etxean.