Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa Bermeon jokatuko da larunbatean

Bermeon arituko diren sei bertsolariak
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 11 noviembre 2025 12:03

BILBO 11 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpan ari da sartzen, eta finalaurrekoen bigarren itzuliko lehenbiziko saioa jokatuko da larunbatean, azaroaren 15ean, Bermeoko Artza frontoian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Saioa 17:00etan hasiko da eta Aissa Intxausti Aburruzak, Aitor Bizkarra Ruizek, Aitor Etxebarriazarraga Badiolak, Ibai Amillategi Omaetxeak, Onintza Enbeita Maguregik eta Unai Mendiburu Valorrek parte hartuko dute.

Gai jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe arituko da, eta epaile, ostera, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Saiorako sarrerak salgai daude jada bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Artza frontoiko txarteldegian egongo dira 16:00etatik aurrera.

Contenido patrocinado