La Casa Azul eta Chico y Chica ostiralean MAZ Basaurin ikusteko sarrerak agortu dira

La Casa Azul
LUIS DOMINGO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 3 mayo 2018 12:57

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

La Casa Azul eta Chico y Chica taldeek MAZ Basauri jaialdian ostiralean eskainiko duten kontzertua ikusteko sarrera guztiak agortu dira. Joan den asteburuan gauza bera gertatu zen Sidonie eta Rufus T. Firefly taldeen kontzertuarekin. Modu honetan, Social Antzokiko ordainpeko lau emanaldiak ikusteko bonuak agortu dira, MAZ Basauriko antolaluntzak nabarmendu duenez.

Horrela, Guille Milkyway buru duen La Casa Azul taldeak "La gran esfera" disko berriaren abesti batzuk aurkeztuko ditu MAZ Basaurin, besteak beste. Halaber, José Luisek eta Aliciak osaturiko Chico y Chica bikotea elektropop oinarrietara bueltatuko da bere single bikoitz berria aurkezteko. Kontzertua 21.30ean hasiko da, Social Antzokian.

MAZ Basauri 2018 larunbatean bukatuko da, maiatzaren 5ean, Novedades Carminha, Vulk eta Cecilia Payne taldeekin. Lehenago, ostegun honetan, David Mackenzie eskoziarrak zuzendutako "Rock 'n' Love" filma ikusteko aukera egongo da Social Antzokian, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, hiru emanalditan: 18.00, 20.00 eta 22.00etan. Sarrerak 4,5 euro balioko du (doan Socialaren lagunentzat).

Contenido patrocinado