BILBO, 21 (EUROPA PRESS)
Covid-19 gaitzaren 396 kutsatze berri aurkitu dira ostegunean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 45 gehiago, eta positibo tasa %5,1 izan da. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 250,99 kasukoa da, aurreko egunean baino 10,14 gutxiago. Halaber, 130 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino bat gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez.
Zehazkiago, 7.719 test diagnostiko egin dira ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (4.664 PCR eta 3.055 test antigeno), aurreko egunean baino 667 gutxiago, eta horien guztien artetik 396 kutsatze berri aurkitu: 27 Araban, 233 Bizkaian, 133 Gipuzkoan eta hiru EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.
Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 250,99 kasura jaitsi da erkidego osoan, eta lurraldeka, Araban 124,16koa, Bizkaian 276,66koa eta Gipuzkoan 262,33koa da. Gaitzaren birsorkuntza tasa 0,86 da EAEn (0,90 Araban, 0,87 Bizkaian eta 0,84 Gipuzkoan).
Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 89 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia tasa 349,98 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 106 positibo izan dira (299,69), 40-64 urtekoenean 163 (260,26), 65-79 urtekoenean 34 (132,54) eta 80 urtetik gorakoen artean lau (62,68).
OSPITALEAK
Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 44 pertsona erietxeratu dituzte ostegunean, eta guztira 226 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 17 gutxiago. Gainera, gaitza duten 130 pertsona zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino bat gutxiago.
Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizko intzidentzia tasa 116,89 kasukoa da, Bilbokoa 313,15ekoa eta Donostiakoa 289,49koa. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Bizkaiko Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla, eta Gipuzkoako Azkoitia eta Tolosa eremu gorrian daude, 400dik gora kasu dituztelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan.