David Rubinek egin du aurtengo Getxoko Komiki Azokaren kartela

XII. Getxoko Komiki Azoka, David Rubin
Foto: DAVID RUBÍN, GETXOKO KOMIKI AZOKA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 1 agosto 2013 19:24

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   David Rubin komikigile galiziarrak egin du aurten hamabigarren edizioa egiten duen Getxoko (Bizkaia) Komiki Azokako kartela. Azaroaren 22tik 24ra bitartean ospatuko da aurten Getxoko Komiki Azoka, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Rubinek (Ourense, alizia 1977) Galiziako komiki esparruan hasi zuen bere komikigile jarduna, eta ospea "El circo del desaliento" (2005) lanarekin lortu zuen. Ondoren etorri ziren "La tetería del oso malayo" (2006), "Cuaderno de tormentas" (2008) eta "El Heroe" (2011-1012). Besteak beste, Praga, Sarzana, Zaragoza edo Bartzelonako komiki azoketan saritu dute komikigile galiziarra.

Contenido patrocinado