Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren nominen ordainketa bateratu du Lanbidek

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 19 enero 2012 14:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) ordainketak bateratu egingo ditu, bi laguntza horien kudeaketa osoa bere gain hartu ondoren. Ordainketa bateratua urtarrilaren 30ean egingo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 32 milioi euro ordaintzea aurreikusten da. Euskadin 56.000 pertsona inguruk jasotzen dituzte laguntza horiek.

   "Hiru aldundiek, beren autonomia baliatuz, egun beretsuetan, baina data desberdinetan, ordaintzen zituzten prestazio horiek. Lanbidek, berriz, kudeaketa egiten duen administrazio bakarra denez, ordainketa bateratu egin du. Pentsio publikoekin edo soldatekin egin ohi denez, data egokiena hilaren amaiera izango zela erabaki dugu", azaldu du Javier Ramos Lanbideko zuzendari nagusiak.

   Lurraldeei erreparatuz, kobraketen %67 Bizkaian izango da, %18 Gipuzkoan eta %15 Araban. "Hiru lurraldeetan ordainketa bateratua eginez, gauzatu egingo da Lanbidek prestazioa bere gain hartzerakoan bermatu zuen ordainketa", gaineratu du Ramosek.

   Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bere gain hartuta, Euskadi prestazio ekonomikoak enpleguari lotzen dizkion Estatuko lehen autonomia-erkidegoa bihurtu da, sorospenetan kronifikazioa saihesteko, betiere. Erretiratuak, onuradunen herena, salbuetsita egongo dira lanerako aktibaziotik.

   "Prestazioak jasotzen dituzten eta lan egin dezaketen pertsonen etorkizuna enpleguan aurkitu behar da, eta ez subsidioan. Gizarte-babeseko sistemak, laguntzak ez ezik, aukerak ere eman behar ditu", azpimarratu du Lanbideko zuzendari nagusiak.

   Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko eta Lanbideko teknikari espezializatuak lanean aritu dira azken urteetan eredu hori garatzen, eta bere lerro nagusietan bat dator Alemanian 2005etik arrakastaz aplikatu den Hartz IV programarekin, non, hemen bezala, prestazioak laneratzearekin lotzen diren.

   Egunean 12 orduz ditu irekita bere bulegoak Lanbidek, gehienak jendeak artatzeko, eta erakundearen telefono-arretako zerbitzua, Lanbitel, 12 ordu horietan dago martxan, 9:00etatik 21:00etara.

   Abenduan Lanbidek gutun bana igorri zien Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 56.000 hartzaileei, prestazio ekonomiko horren kudeatzaile-aldaketari buruz informatzeko. Gutun horretan, aldaketa zela-eta ez zegoela zertan bulegoetara bertaratu ere jakinarazi zitzaien. Lanbideren langile espezializatuak arduratuko dira hartzaileei dagokien bulegoan hitzordua ematen. Hartzaileak bere espedientean aldaketaren bat jakinarazi nahi badu, harremanetarako bi telefono daude informazioa edo aldez aurreko hitzordua eskatzeko: 901 222 901 eta 945 160 600.

Contenido patrocinado