BILBO 21 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 453.870 sarrera eta 974.176 ostatu gau izan dituzte abuztuan, hau da, 2025eko hilabete berean baino %5,0 eta %5,7 gehiago, hrurenez hurren. Abuztuko sarrera guztien %61,7 eta ostatu gauen %60,3 atzerritarrenak izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Araban 57.889 sarrera eta 119.940 ostatu gau erregistratu dira, hots, iazko abuztuan baino %1,7 gutxiago eta %1,6 gehiago, hurrenez hurren; Bizkaian, sarrerak %7,5 igo dira, eta ostatu gauak %7,9, denera 212.406 sarrera eta 448.789 ostatu gau izan ondoren; Gipuzkoan 183.575 sarrera izan dira, iaz baino %4,4 gehiago, eta 405.447 ostatu gau, 2025ean baino %4,5 gehiago.
Hiriburuei dagokienez, sarreren bolumena %2,6 igo da Bilbon, eta Donostian eta Gasteizen %0,7 eta %10,0 jaitsi, hurrenez hurren. Ostatu gauak %4,1 igo dira Donostian eta %1,7 Bilbon, eta %3,8 jaitsi Gasteizen.
Abuztuko batez besteko egonaldia 2,15 egunekoa izan da EAEko hotel establezimenduetan, hau da, joan den urteko hilabete berean izandakoa baino handixeagoa, orduan 2,13 egunekoa izan baitzen.
Okupazio maila %78,4koa izan da plazen arabera neurtuta EAEn, eta %86,7koa gelen arabera neurtuta; 2025eko abuztuarekin alderatuta, okupazioa %0,1 puntu txikiagoa izan da plazen arabera neurtuta, eta %0,8 puntu handiagoa gelen arabera neurtuta.
Errentagarritasuna ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta 171,9 eurokoa izan da abuztuan EAEko hoteletan, eta horrek esan nahi du %11,4 igo dela iazko abuztuaren aldean. ADRa 220,8 eurokoa izan da Gipuzkoan, 145,5 eurokoa Bizkaian eta 117,5 eurokoa Araban, eta Hriburuen artean aldeak antzekoak izan dira, ADRa 277,8 eurokoa izan baita Donostian, 168,0 eurokoa Bilbon eta 107,4 eurokoa Gasteizen.
RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru arrerak 149,1 eurokoak izan dira abuztuan erkidego mailan, hau da, 2025ekoo hilabete berean baino %12,3 handiagoak.
Azkenik, sarrerak %3,3 eta ostatu gauak %3,4 igo dira EAEko hotel establezimendetan urtarriletik abuztura bitarte, 2025eko aldi metatu berarekin alderatuta, eta batez besteko egonaldia 1,99 egunekoa izan da, iazko aldi berean izandakoaren berdina. Okupazio maila %59,0koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %70,1ekoa gelen arabera neurtuta, 2025eko aldi metatu berean baino %0,6 eta %0,4 puntu txikiagoa, hurrenez hurren.