EAEko saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %1,1 gehitu dira apirilean

Archivo - Supermerkatu bat
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 27 mayo 2025 11:12

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentak %1,1 igo dira apirilean aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Orobat, aurreko hilaren aldean, salmentak %0,8 gehitu dira prezio konstanteetan, urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Salmenten bilakaera positiboa izan da urte artean elikaduran zein gainerako produktuetan, %0,7ko eta %2,1eko igoerekin, hurrenz hurren. Hil artean ere, salmentak %0,5 igo dira elikaduraren sektorean eta %1,4 gainerako produktuenean.

Lurraldeka, saltoki eta elikadura kate handietako urte arteko salmentak %2,4 igo dira Bizkaian eta %0,2 Gipuzkoan; Araban, berriz, %1,9 jaitsi dira. Hil artean, salmentak %1,3 igo dira Gipuzkoan eta %1,0 Bizkaian, Araban %0,9 murriztu diren bitartean.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera eta elikadura kate handietan okupatutako langileak %2,4 gehitu dira apirilean iazko hilabete beraren aldean, eta %0,4 aurreko hilaren aldean.

Contenido patrocinado