Abuztuari agur esateko tenperaturek behera egingo dute eta hodeiak egongo dira astelehen honetan

Archivo - Hodeiak Bilbon
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 31 agosto 2026 10:20

BILBO 31 (EUROPA PRESS)

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, tenperaturak behera egingo du, batez ere barnealdean. Kantauri isurialdean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina eguerditik aurrera hodeiguneak gailenduko dira; hodeitza horrek modu sakabanatuan euri pittin bat utz dezake. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, berriz, eguzkitsu egongo da, goi hodeiekin.

Arratsaldean haizea iparraldetik ibiliko da eta Araban biziago. Tenperatura maximoak 23-26 gradu artekoak izango dira, eta Nafarroa hegoaldean 30 gradu ingurukoak. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 25 gehienez.

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin; eguerdi inguruan ipar osagaitik finkatuko da 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:19ean eta 19:35an izango dira, eta itsasbehereak 13:21etan eta 01:44an izango dira. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gora izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado