Eguraldia.- Antzera jarraituko dugu astearte honetan

Hodeiak
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 23 septiembre 2025 7:05

BILBO 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, irailaren 23an, eguraldiak antzera jarraituko du. Iparraldean zerua oso hodeitsu egongo da berriro eta behe-hodeiak hegoaldeko zenbait lekutara ere zabalduko dira; Ebro ibarrean giroak eguzkitsu jarraituko du. Noizbehinka zaparradak egingo ditu, indar handiagoz Kantauri isurialdean.

Egunaren hasieran haizea ahul eta aldakor ibiliko da; eguerdi aldera iparraldetik finkatu eta indartu egingo da. Tenperaturan aldaketa handirik ez. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasbazterrean, egunaren lehenengo partean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta erdiko orduetan ipar-osagaira aldatu eta 3koa hartuko du; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 0,5-1 metrokoak. Itsasgorak 06:15ean eta 18:28an izango dira, eta itsasbehereak 00:37an eta 12:15ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado