Eguraldia.- Antzera jarraituko dugu asteazkenean

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 24 febrero 2026 16:24

BILBO 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, otsailaren 25ean, antzera jarraituko dugu. Giroa eguzkitsua izango da eta egunaren lehen partean hego-haizea ibiliko da. Arratsaldean edo iluntzean haizeak mendebaldera egingo du Kantauri isurialdean, eta batez ere kostaldean nabarituko da. Hauts-gandua iritsiko da hegoaldetik eta zerua arretuta egongo da.

Beste egun batez tenperatura altuenak 20-23 gradu artekoak izango dira ia lurralde osoan. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 19 gehienez.

Kostaldean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta iluntzean mendebaldera egingo du; itsaso kizkurra eragingo du, eta iluntzetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta iluntzetik aurrera 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 10:41ean eta 23:22an izango dira, eta itsasbehereak 04:12an eta 16:48an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado