BILBO 22 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, ekainaren 22an, iparraldeko haize suabea ibiliko da eta beroa apalduko du denean.
Kantauri isurialdean hodeiak ugariak izango dira goizean, eta arratsaldean ostarteak gailenduz joango dira. Hegoaldean berriz ere giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke berriro, eta zenbait tokitan mardulak izango dira, kazkabar eta haize-bolada indartsuekin batera.
Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 30 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 32 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta egunaren bigarren partean ipar-ekialdekoa nagusituko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:24an eta 14:56an izango dira, eta itsasbehereak 08:29an eta 21:00etan. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.