Eguraldia.- Beroa berriro ostegun honetan, baina ezegonkortasun handiagoarekin arratsaldean

Archivo - Bero
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 19 junio 2025 7:05

BILBO 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, ekainaren 19an, beroak jarraipena izango du, baina arratsaldean ezegonkortasuna ere handiagoa izango da.

Eguneko ordu gehienetan giro eguzkitsuarekin eta beroarekin jarraituko dugu; maximoak pare bat gradu igo daitezke. Arratsaldean bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta leku batzuetan zerua lainotuko dute. Baliteke han-hemenka zaparrada trumoitsuak botatzea, batez ere hegoaldean eta mendebaldean. Zeruan hauts-gandua izango da.

Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 32 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 34 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 34 gehienez.

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-osagaitik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro iguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:10ean eta 11:45ean izango dira, eta itsasbehereak 05:21ean eta 17:45ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado