Eguraldia bihar, abuztuak 26

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 25 agosto 2014 18:39


BILBAO, 25 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, abuztuak 26, hegoaldean antzera jarraituko da, giro eguzkitsuarekin eta bero kontuekin.

Ipar isurialdean, aldiz, hodeiguneak izango dira egun osoan eta baliteke euri langarra egitea. Dena den, arratsaldean hodeiak ugaritzen joango dira, eta iluntzetik aurrera baliteke zaparradak botatzea.

Haizea aldakor eta ahul ibiliko da, baina arratsaldean iparra sartuko da. Tenperaturari dagokionez, kostaldean izan ezik, gainerakoan bero egingo du; balio altuenak 30 ºC ingurukoak izango dira.

Contenido patrocinado