Eguraldia.- Bizkaiko Golkoan kokatuko den borraska txiki baten eraginpean ostegunean

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 10 enero 2018 17:33

BILBO 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urtarrilaren 11n, Bizkaiko Golkoan kokatuko den borraska txiki baten eraginpean egongo gara, eta bere kokapenaren arabera, iragarpena zertxobait alda liteke. Borraskari loturiko fronte batek prezipitazioa ekarriko du; zaparradak botako ditu, eta ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren bigarren zatian. Litekeena da, goizaldean, barnealdean ateri egotea frontea iritsi bitartean.

Goizaldean eta goizean goiz elur maila 500-700 metroan kokatuko da; eguerdirako 800 metrora igoko da, eta arratsalde amaierarako 1.000 metrora. Mendebal osagaiko haizea oso zakar ibiliko da, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturari dagokionez, hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostia 5 gutxienez eta 10 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da 6ko indarrarekin eta 7ko tarte batzuekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko. Arratsalde-gauean haizeak indarra galduko du. Itsaso zakarra eragingo du hasieran, eta ondoren itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Itsasgora 11:42an izango da, eta itsasbeherak 05:06an eta 17:46an. Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado