BILBO 3 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, ekainaren 4an, giroa egonkortuz joango da, nahiz eta oraindik euri pixka bat egin dezakeen. Baliteke han-hemenka euri pixka bat egitea, probabilitate handiagoarekin goizaldean eta arratsaldetik aurrera mendi inguruetan.
Haizea ipar edo ipar-mendebaldetik ibiliko da. Eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan, oro har, hodeitza zulatuago egongo da eta ondorioz tenperatura maximoak igo eta 20 gradu ingurukoak izango dira.
Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta ondoren itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 1-1,5 metrokoak. Itsasgorak 01:12an eta 12:51n izango dira, eta itsasbehereak 06:26an eta 18:40an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.