BILBO 26 Sep. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, irailaren 26an, eguzkitsua egoango da. Egunaren zati handi batean zerua urdin agertuko da. Barnealdean behe-lainoarekin hasiko dugu eguna, eta toki batzuetan goiz osoa behar izango du desagertzeko. Haizea goizean bare egongo da, eta arratsaldean iparraldetik ahul altxatuko da.
Tenperatura minimoak hotzak izango dira, eta maximoek pare bat gradu egingo dute gora. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta egunaren erdiko orduetan ipar-osagaira aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:41ean eta 19:55ean izango dira, eta itsasbehera 13:50ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.