Eguraldia.- Ezegonkortasun handia astearte honetan

Archivo - Hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 24 junio 2025 7:05

BILBO 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, ekainaren 24an, ezegonkortasuna handia izango da oraindik ere. Goiz lasaia izango dugu eta zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei finak baino ez dira agertuko. Arratsaldetik aurrera giroa nahasten hasiko da eta zaparradak botako ditu, baita trumoi-ekaitza ere.

Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, batez ere Kantauri isurialdean; bertan termometroek 30 graduko muga gaindituko dute berriro ere. Hiriburuetan, Baionan 20 gradu espero dira gutxienez eta 34 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 17 gutxienez eta 34 gehienez eta Iruñean 18 gutxienez eta 36 gehienez.

Itsasbazterrean ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta egunaren bigarren partean ipar-ekialdekoa geldituko da 4ko tarteekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren bigarren partean.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:19an eta 16:42an izango dira, eta itsasbehereak 10:19an eta 22:51ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado