Ezegonkortasuna handituko da ostiralean egunak aurrera egin ahala

Archivo - Iluntzen
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 30 abril 2026 16:08

BILBO 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 1ean, egunak aurrera egin ahala ezegonkortasuna areagotu egingo da. Goizean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu eta giroa lasaia izango da, baina ezingo gara fidatu; Ebro ibarrean goizean behe-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira eta zaparradak utziko dituzte nonahi, zenbait tokitan mardulak izan daitezke, txingorra egin dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke.

Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tarteka zakar joko du. Tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean, 25 graduren bueltan ibiliko dira. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasbazterrean eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke egunaren bigarren zatian. Itsasgorak 05:19an eta 17:33an izango dira, eta itsasbehereak 11:23an eta 23:36an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado