BILBO 17 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, ekainaren 18an, berriz ere giro eguzkitsua nagusituko da eta bero handiagoa egingo du. Zerua oskarbi egongo da, eta arratsalde-gauean mendi inguruetan bero-hodei batzuk gara daitezke, batez ere mendebaldean.
Haize suabea ibiliko da, hegoaldekoa nagusituz, eta eguerditik aurrera brisa sartuko da berriro. Tenperatura kostaldean 27-29 gradu ingurura hurbilduko da, eta gainerako tokietan maximoek 30 graduak gaindituko dituzte.
Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 27 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 32 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 33 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:39an eta 23:03an izango dira, eta itsasbehereak 04:20an ta 16:40an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.