Eguraldia.- Giro nahasia eta ezegonkorra astelehen honetan

Archivo - Lainotsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 19 mayo 2025 9:05

BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, maiatzaren 19an, giro nahasia eta ezegonkorra izango dugu.

Egunaren lehenengo partean zeruan ostarteak agertuko dira eta zaparradak sakabanatuak izango dira; hainbat tokitan ateri eutsiko dio. Arratsaldean zerua estalita geratuko da eta zaparrada trumoitsu mardulak egingo ditu, agian txingorrarekin batera. Egunaren amaieran atertzera egingo du ziurrenik.

Goizetik aurrera mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean, eta arratsaldean Ebro ibarrean ere bai. Tenperatura maximoak asko jaitsi eta 20 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta goizean zakartu eta 4-5ekoa hartuko du; itsaskirria eragingo du hasieran, eta gero itsaskia edo itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:54an eta 22:20an izango dira, eta itsasbehereak 03:39an eta 15:58an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado