BILBO 16 Oct. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, urriaren 16an, hego haizea ibiliko da eta hodei dezente izango ditugu. Zerua hodeitsu ikusiko dugu momentu askotan, beste batzuetan ostarte ederrak zabalduko dira, eta puntualki tantaren bat edo beste bota dezakeenik ez da baztertzen, bereziki lurraldearen mendebaldean.
Hego/hego-mendebaldeko haizea nagusituko denez, mendebaldean bizi samar gainera, tenperatura pixka bat igoko da, kantauri isurialdean bereziki. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldetik joko du tarteka kostaldean. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 19 gehienez.
Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatu eta 3ko indarrarekin ibiliko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 16:49an izango da, eta itsasbeherak 10:40an eta 22:54an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.