Hegoaldeko haizea igandean, hodei ugari baina euri gutxirekin

Archivo - Hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 31 enero 2026 15:23

BILBO 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskla meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, otsailaren 1ean, hegoaldeko haizea nagusituko da eta hodei ugari izango dugu zeruan, nahiz eta euria eskasa izan. Euri pixka bat egin dezakeen arren, gutxi eta noizbehinka soilik espero da. Zerua, berriz, nahiko goibel egongo da ia egun osoan.

Tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasbazterrean hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarte batzuekin egunaren lehenengo partean, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du 3koarekin eta 4ko tarte batzuekin, eta arratsalde-gauean hego-ekialdera egingo du 3-4koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean oso bizkor jaitsi eta 1,5-2 metro ingurukoak izango dira. Itsasgorak 04:05ean eta 16:34an izango dira, eta iitsabsehereak 10:15ean eta 22:27an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado