BILBO 27 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, martxoaren 27an, hobekuntza txiki bat nabarituko dugu. Eguna lainopean eta bustitik hasiko dugu, eta oraindik noizean behin euri apur bat egingo du. Goizak aurrera egin ahala eta ekialdetik hasita atertzera egingo du eta hodei geruza saretuz joango da, baina mendebaldean jasotzea gehiago kostatuko zaio eta goizean oraindik euria egingo du. Arratsaldean ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira.
Haizea ipar-ekialdetik sartuko da eta tenperatura gradu pare bat igoko da. Hiriburuetan, Baionan 4 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 1 gutxienez eta 12 gehienez.
Itsasbazterrean ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:55ean eta 12:24an izango dira, eta itsasbehereak 05:39an eta 18:10ean izango dira. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.