BILBO 14 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, ekainaren 14an, eguraldiak poliki-poliki hobera egingo du. Dena dela, goizean oraindik hodei asko egongo da eta ipar-ekialdean euria egingo du goizean goiz. Goiza aurrera joan ahala atertzen joango da eta hodeiak gutxitu egingo dira. Gauean ostarte handiak nagusituko dira zeruan.
Iparraldeko haizeak giro nahiko freskoa utziko digu. Tenperatura maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira edo pixka bat altuagoak. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta gauean norabide aldakorrekoa, 2ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 15.55ean izango da, eta itsasbeherak 09.36an eta 22.07an. Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.