Eguraldia.- Hodei eta urdinguneekin jarraituko dugu igande honetan

Archivo - Hodeiak eta ostarteak
IREKIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 6 julio 2025 7:05

BILBO 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, uztailaren 6an, hodei eta urdinguneekin jarraituko dugu, baina litekeena da hodeiak ugariagoak izatea.

Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu agertuko da, baina erdialdeko orduetan giroa argiagoa izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, itsasaldetik behe-hodeiak sartzen joango dira; zerua Kantauri isurialdean lainotuko da lehenbizi, eta azken orduetan hegoaldeko eskualdeetan ere bai. Baliteke behe-hodei trinko horiekin Kantauri isurialdean azken orduetan euri txikia egitea.

Tenperaturak behera egingo du eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarte batzuekin egunaren lehen partean, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren lehen partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:04an eta 14:34an izango dira, eta itsasbehereak 08:14an eta 20:40an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado