BILBO 21 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, ekainaren 21ean, hodeiak ugarituko dira Kantauri isurialdean eta tenperatura altua izango da oraindik, kostaldean izan ezik. Barnealdean udako giroak jarraipena izango du: zerua oskarbi egongo da eta arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira. Zaparrada trumoitsuak ere egin ditzake orduan, tarteka mardulak.
Kostaldean ez du horrenbeste berotuko; behe-hodeiak ugarituko dira eta egunean zehar ipar-mendebaldeko haizea sartuko denez, maximoak nabarmen jaitsiko dira. Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 34 gehienez eta Iruñean 19 gutxienez eta 35 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:57an izango da, eta itsasbehereak 07:29an eta 19:58an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.