BILBO 30 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, abenduaren 1ean, orduak igaro ahala hodeiak ugarituko dira, baina sartuko direnak erdi mailakoak eta goi-hodeiak izango direnez, ateri eutsiko dio.
Eguna giro argiarekin hasiko dugu eta baliteke zenbait bailaretan behe-lainoa sortzea, bereziki hegoaldean. Arratsaldean giro motelagoa izango dugu eta hodei trinkoenak mendebaldean pilatuko dira.
Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean brisa altxa daiteke kostaldean. Gaueko tenperatura apur bat altuagoa izango da eta beroenak, berriro ere, oso goxoak izango dira.
Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 16 gehienez.
Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean tarteka ipar-mendebaldekoa izango da eta 2ko indarra hartuko du; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:18an eta 16:35ean izango dira, eta itsasbehereak 10:24an eta 22:39an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.