BILBO 22 Sep. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, irailaren 22an, eguraldiak ildo beretik jarraituko du iparraldean. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta zaparradak egingo ditu, indar handiagoz eta sarriago Kantauri isurialdean, batez ere kostaldean; Ebro ibarrean ateri eutsiko dio orokorrean eta hegoaldean euria aurreko egunean baino urriagoa izango da.
Mendebaldeko haizea nagusituko da eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa; kostaldean zakar bizi ibiliko da egunaren lehen partean.Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute, minimoak hotzagoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 17 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta egunaren lehen partean 6ko tarteekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da 3-4koarekin; itsaskia edo itsaski handia eragingo du, egunaren lehen partean itsaso zakarreko guneekin, eta egunaren bigarren partean itsaskirria edo itsaskia.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta goizaldean 1,5-2 metrokoak. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 05:47an eta 18:00etan izango dira, eta itsasbehereak 00:07an eta 11:43an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.