BILBO 7 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, apirilaren 8an, ostarte zabalak izango dira zeruan, baina erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin jarraituko dugu oraindik. Hegoaldeko haizea ahulago ibiliko da eta arratsaldean iparraldera aldatuko da; horregatik, Kantauri isurialdeko tenperatura jaitsi egingo da.
Mediterraneo isurialdean tenperatura maximoak igo egingo dira, eta minimoetan aldaketa handirik ez da izango. Udaberriko giroa nagusituko da. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 24 gehienez.
Itsasbazterrean, egunaren lehenengo partean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-ekialdekoa 3-4koarekin, eta gauean mendebal-osagaikoa 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:55ean eta 21:19an izango dira, eta itsasbehereak 02:54an eta 15:09an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.