Zaparradak eta ekaitzak berriro astelehenean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 3 mayo 2026 16:04

BILBO 3 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, maiatzaren 4an, zaparrada eta ekaitzekin jarraituko dugu. Zerua nahiko estalia egongo da eta euria ia denean egingo du, zenbait tokitan mardul bota dezake.

Horrez gain, ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta nabarmen freskatuko du, maximoak nekez gaindituz 15 graduak. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, 3-4ko tarteekin eguerdi inguruan, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin eguerdi inguruan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea egunaren lehen zatian. Itsasgorak 06:50ean eta 19:05ean izango dira, eta itsasbehereak 12:57an eta 01:17an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado