BILBO 25 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, apirilaren 26an, zerua larunbat honetan baino garbiago egongo da. Eguzkitsu egongo da tarteka, bai iparraldean, bai hegoaldean; horregatik tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira eta barnealdean trumoi-ekaitzaren bat izan daiteke. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, gainerako orduetan aldakor eta indarrik gabe.
Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 26 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erditik beherako olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:21ean izango da, eta itsasbehereak 07:50ean eta 20:08an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.