EHUk "Ekologiari aplikatutako ekuazio estrukturalen ereduak: sarrera" ikastaroa antolatu du

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 3 diciembre 2010 13:52

BILBO 3 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak "Ekologiari aplikatutako ekuazio estrukturalen ereduak: sarrera" ikastaroa antolatu du. Leioako campusean izango da, abenduaren 15ean, 16an eta 17an, eta Espainiako Lur Ekologia Elkartearekin batera (AEET) emango dute, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Ikastaroan saio teoriko eta praktikoak izango dira; 20 eskola ordu, guztira. Gehienez ere 40 plaza egongo dira, eta aurreko ikastaroan itxaron zerrendan gelditu zirenentzat gordeko dituzte haietako batzuk.

Aurrekariei, identifikazioari eta diagnostikoari buruzko saio teorikoak eta aztertutako kasuak azaldu ondoren, bigarren urte honetan, hori guztia ekologiari aplikatzeko ikuspegiak landuko dituzte, eta baita "AMOS" programaren oinarriak eta benetako kasuetan oinarritutako ariketa praktikoak ere.

Jardunaldiak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare Biologia eta Ekologia Saileko irakasle diren Arantza Aldezabalek eta Nere Amaia Laskurainek antolatu dituzte. Arantza Aldezabal artzaintzak eta klima aldaketak mendialdeko txilardi larreen dinamikan, aniztasunean eta garapenean duten eragina ikertzen diharduen ikerketa talde bateko zuzendaria da.

Gaur egun, landare fisiologiaren, eta animalia ekoizpenaren eta elikaduraren arloko taldeekin elkarlanean aritzen da; diziplina anitzeko kontzeptu ereduak eratzen dituzte, abeltzaintza modu egokian kudeatzen eta erabakiak hartzen lagunduko duen tresna informatiko bat sortzeko asmoz.

Tresna informatiko horrek balizko egoera batzuetan larreen dinamikan egon daitezkeen aldaketak iragarriko ditu, eta, modu horretan, larreen dinamika aldatzeak abeltzaintzan eta abeltzaintzaren funtzionamenduan eta iraunkortasunean izan ditzakeen ondorioak aurreikusi ahal izango dira.

Contenido patrocinado