Elorrion izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa, larunbatean

Elorrioko kanporaketa
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 29 octubre 2021 11:11

BILBO 29 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa Elorrioko Arriola antzokia izango da, larunbatean, urriaren 30ean. Saio 17:00etan hasiko da eta Aitor Arrutia (Artzentales), Igor Galarza (Abadiño), Imanol Arrutia (Artzentales), Imanol Uria (Algorta), Iñaki Iturrioz (Igorre) eta Peru de Pedro (Gorliz) ariko dira kantuan.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Kanporaketa fasearen ostean jokatuko dira finalaurrekoak, eta azkenik, finala abenduaren 18an jokatuko da, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.

Gai jartzailea Idoia Anzorandia (Barakaldo) izango da, eta epaimahaiko kideak, Ainhoa Arregi, Garazi Mendoza, Iñaki Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Mirari Azula. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea arituko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira: zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso; zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso; puntua emanda bertso bi zortziko txikian; hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso; bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.

Contenido patrocinado