Esne Beltza taldeak "Esna" argitaratuko du abenduaren 11ean

ESNE BELTZA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 19 noviembre 2015 12:35

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Esne Beltza taldeak abenduaren 11an argitaratuko du du "Esna", bere disko berria, baina aurretik, taldeak Durangoko Azokan izango duen erakusgunean eskuratu ahal izango da, abenduaren 4tik 8ra bitartean.

   "Esna", Hernaniko taldearen bosgarren lana, disko bikoitza izango da, eta "berezitasun nabari bat" izango du, bi diskoak denboran banatuak argitaratuko baitira. Horrela, lehena abenduaren 11an iritsiko da saltokietara, eta El Canijo de Jerez, La Pegatina, Zoo edota Green Valley moduko musikari ezagunen kolaborazioak jasotzen dituzten zortzi abesti berri biltzen ditu,

   La Prisa Mata taldeko Luis Toledoren diseinua daraman digipack bikoitza izango da euskarria, eta bertan, lehenengo diskoa berta eta bigarren diskoarentzako pausalekua aurkituko dira. Bigarren diskoa 2016ko maiatzean argitaratuko da eta nazioarteko kolaborazioekin landutako abesti sorta berria jasoko du.

   Diskoaren aurrerapen kanta "Sueños de color" da, Esne Beltzak egin duen lehen rumba, El Canijo de Jerez eta La Pegatina taldeko Rubén Sierraren kolaborazioekin. "Gustuko izan ditut rumbak betidanik, baina ez dut sekula nire burua estilo horretako abesti bat egiten ikusi. Oraingoan, aldiz, El Canijo de Jerez eta Rubénekin elkarlanean estilo hau lantzeko zortea izan dut", esan du Xabi Solanok.

Contenido patrocinado