Euria egingo du goizaldean baina egunak aurrera egin ahala atertzen joango da

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 1 abril 2015 7:02

BILBO 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, apirilaren 1ean, goizaldean fronte hotz batek zeharkatuko du gure lurraldea eta euria egingo du. Goizak aurrera egin ahala, ordea, atertzera egingo du; aterruneak luzatu egingo dira eta hodeitza ere saretzen hasiko da. Arratsaldean hodeiak eta udinguneak tartekatuko dira, eta pixkanaka urdinguneak gailenduko zaizkie hodeiei.

Tenperatura jaitsi egingo da, batez ere barnealdean. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta ipar-ekialdekoa nagusituko da egunaren bigarren partean. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:08an eta 14:28an izango dira, eta itsasbeherak 08:16an eta 20:22an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado