EUSKADI.-Borja Ruiz Osanteren lan batek irabazi du Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko I. Ikerketa Saria

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2008 18:16

BILBO 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

Borja Ruiz Osanteren "El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias" izenburuko lana izan da garailea Artez Blai Kultur Elkartak antolatu duen Arte Eszenikoen Nazioarteko I. Ikerketa Sariketan.

Arte eszenikoen arloan ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesi lanak saritzen ditu lehiaketak.

Lehenengo edizio honetako epaimahaikideak Pedro Barea Monje, Carlos Gil Zamora eta Josu Montero Revilla izan dira, eta aurkeztu diren 11 lanen analisia burutu ondoren aho batez erabaki dute Borja Ruiz Osante euskal autoreak 'Ilam Zurko' ezizenaz aurkeztutako "El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias" lanari ematea saria.

Aldi berean, Jose Luis Arce zuzendari eta antzerkigile argentinarraren "La máquina border, cuadernos de decoloniaje" lanari akzesita ematea eta bere argitalpena gomendatzea ere erabaki dute.

Antolatzaileek lehenengo deialdiaren "harrera erabat positiboa" azpimarratu dute, hedakuntza zabala eta mundu osoko arte eszenikoen ikertzaileen artean interesa piztu duelako. Izan ere, aurkeztutako lanen artean Ameriketatik etorritako lau daude, Peru, Txile, Argentina eta Kubatik haldutakoak alegia; gainontzekoen artean, hiru Madrildik heldu ziren; bi Bilbotik; bat Bartzelonatik; eta beste bat Valentziatik. Hizkuntzari dagokionez, gaztelerazko testuak bakarrik aurkeztu dira.

Borja Ruiz Osante irabazleak 1.000 euro eta garaikurra -Artezen Zapatila- jasoko ditu eta bere lana Artezblai argitaletxearen 'Teoria eta Praktika' bilduman argitaratuko da.

Contenido patrocinado