EUSKADI.-Gipuzkoako punk-oi! mugimenduko talde berriak bilduko ditu asteburuan Beasainen Holidays in Bardulia 2008 jaialdiak

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 19 febrero 2008 17:35

DONOSTIA 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Holidays in Bardulia jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da ostiralean eta larunbatean Beasaingo gaztetxean, eta Gipuzkoako punk-oi! mugimenduko talde berrien kontzertuak eskainiko ditu, antolakuntzako iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Horrela, ostiralean, 22,00etatik aurrera, Residuos Sistematikos (Beasain), Cold Revenge (Deba Goiena), Street Alarm (Zarautz) eta

Never Surrender (Arrasate) taldeek joko dute.

Larunbatean, aldiz, kontzertuak arratsaldez hasiko dira, 17,00etan hain zuzen ere, eta Destroi! (Zumaia), Rechazados (Aretxabaleta), Hell Beer Boys (Goierri), Afonia (Hernani), Dune Buggy (Goierri), Porron y Kuentanueba (Deba Goiena), Last Rebels (Arrasate), Friday's Crew (Azpeiti) eta Doubling Boys (Bergara) taldeek joko dute.

Bi egunetako jaialdirako sarrerak ez dira aurrez salduko eta Beasaingo gaztetxean bakarrik hartu ahalko dira. Ostiralerako sarrerak 3 euro kostatuko du, eta larunbaterakoak, aldiz, 5 euro.

Aurten txozna bat jarriko da Beasaingo gaztetxeko kanpoaldean eta kamisetak izango dira salgai, 10 euroan. Halaber, kontzertu guztia grabatuko egingo da, 2009rako DVD bat ateratzeko asmoz.

Contenido patrocinado