EUSKADI.-Ia 32.000 lagunek deskargatu dute "BILBOBUS_SKUKO_TF_AN" zerbitzua erabiltzeko doako programa

Actualizado: martes, 23 febrero 2010 13:44

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ia 32.000 pertsonak erabili dute dagoeneko "BILBOBUS_SKUKO_TF_AN / BILBOBUS_N_TU_MOVIL" zerbitzua. Sakeleko telefonoetarako doako aplikazio honek Bilbobusi buruzko informazio guztia (lineak, ordutegiak, tarifak, konexioak) denbora errealean jasotzeko aukera eskaintzen du.

"BILBOBUS_SKUKO_TF_AN / BILBOBUS_N_TU_MOVIL" 2008ko abenduaren erdialdean abiarazi zen, eta lehendabiziko bi asteetan, 1.853 deskarga izan zituen. 2009 urtean, aldiz, 27.945 deskarga izan ditu guztira, hau da, hilero 2.300 deskarga baino gehiago, batez beste.

Bilboko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez zerbitzuaz baliatzeko Java aplikazioaren deskarga gehienak Plaza Biribilean eta Termibusen kokatutako Bluetooth bidezko deskarga-guneetan egin dira.

Zehazkiago esanda, Termibuseko deskarga-gunean, 21.479 deskarga egin dira (%67,6), eta Plaza Biribilean kokatutako Bluetooth bidezko deskarga-gunean, 7.219 deskarga (%22,7).

Bestalde, 3.071 deskarga (%9,7) zerbitzuaren wap-orrialdearen bitartez (www.bilbus.mobi) egin dira. Deskarga hauetatik 1.413 "bilbus" hitza 5195 zenbakira igortzeko sms baten bidalketaz hasi ziren.

"BILBOBUS_SKUKO_TF_AN / BILBOBUS_N_TU_MOVIL" zerbitzuak funtzionamenduan egin dituen 14 hilabeteetan, Termibuseko eta Plaza Biribileko deskarga-guneek bi milioi sakeleko telefono baino gehiago detektatu dituzte, Bluetooth piztuta eta ikusteko moduan dutela, eta horiei guztiei zerbitzura sartzeko gonbita egin zaie automatikoki. Mezuari erantzun dioten pertsonen %4,61ek baiezkoa eman diote Java programa deskargatzeari.

Zerbitzua erabiltzeko aukeratutako hizkuntzari dagokionez, erabiltzaileen %28,5ek gaztelaniazko bertsioa deskargatu zuten, %7,7k euskarazko bertsioa, %7k ingelesezko bertsioa eta gainontzeko %56,7ek bertsio eleaniztuna (Bluetooth bidez banatutakoa), aipatutako hiru hizkuntzen artean hautatzeko aukera ematen duena.