EUSKADI.-Izen-abizenak euskal grafiarekin idazten laguntzeko kanpaina jarri du martxan Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia)

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 30 noviembre 2009 14:28

BILBO 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Euskara Zerbitzuak "Apelliduak abizendu" izeneko kanpaina jarri du abian, hala nahi duen herritarrak, bere izen-abizenak euskal grafiarekin idazteko, Udal gernikarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Kanpaina martxan jartzeko udalerriko aholkularitza guztiekin batzartu da Euskara Zerbitzua, eta garrantzitsuenak ekimenaren inplikatzea lortu du. Horrela, bost euroren truke, idazkera aldatzen lagunduko diote aholkularitzek nahi duenari, eta ordainetan, Euskara Zerbitzuak aholkularitza zerbitzu horien berri emango du publizitate eta iragarkietan.

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, informazio mahaiak ipiniko ditu Euskara Zerbitzuak kalean ostegunean bertan, eta horietan ere abizenak nola euskaldundu azalduko zaie herritarrei. "Oso erraza da, eta horretan lagundu gura du Euskara Zerbitzuak, bakoitzak bere izen-abizenak irakurtzeko dokumentu eta agirietan, identifikatua sentitzeko eran", azaldu dute.

Contenido patrocinado