BILBO, 26 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %2,2 gehitu da urteko lehen hiruhilekoan, 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean. Hazkunde hori iragan hiruhilekoan zenbatetsiaren azpitik da bi hamarren. Halaber, enplegua %1,8 gehitu da dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustat estatistikaren euskal erakundeak egindako hiruhileroko kontuen aurrerapenaren kalkuluen arabera.
Urtaroen eta egutegiko eraginak kendurik, hiruhileko artean zenbatetsitako BPGk %0,6 egin du gora urteko lehen hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoaren gainetik hamarren bateko hazkundea hiruhileko artean.
Horrela, Eustaten arabera, Euskadiko ekonomiak lehenago ikusitako hazkundean jarraitzen du. Urte arteko hazkundearen moteltzearekin batera, aurtengo lehen hiruhilekoan, halako azkartze bat dago hihuhileko arteko hazkundean.
Eskaintzaren ikuspegitik, urte arteko eta hiruhileko arteko hazkundea bereziki zor zaio industriak urteko lehen hiruhilekoan izandako suspertzeari. Lehen sektoreak, eraikuntzaren sektoreak eta, gutxiago,
zerbitzuenak jokamolde dinamikoa erakusten jarrritzen dute, motelagoa bada ere aurreko hiruhilekoaren aldean.
Azkenik, enplegua %1,8 gehitu da dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hau da, aurreko hiruhilekoko hazkunde zenbatetsiarekiko bi hamarren gutxiago. Hiruhileko arteko hazkundea %0,3 izan da, egutegiko eta urtaroen eragina behin zuzenduta.