Euskal Herriko Dantzari Egunak 35 talde bilduko ditu larunbatean Baztanen

2021Eko Euskal Herriko Dantzari Egunaren Kartela.
EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 1 octubre 2021 14:05

BILBO 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal Dantzarien Biltzarrak 2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatuko du larunbatean, urriaren 2an, Baztanen (Nafarroa), 2020an ezin ospatu ondotik. Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute parte, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

"Gure lurraldeko folklorean duen erreferentzialtasunagatik aukeratutako kokalekua da. Bertako jendeak dion maitasunari esker bizirik jarraitzen du, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak bere burua islaturik ikusten du hortan", adierazi dute.

Horrela, 35 taldek hartuko dute parte, eta egun osoan zehar ikusleek dantzekin gozatzeko aukera izango dute. Orobat, taldeak berriro elkartzeko eguna izango da, "eta inflexio puntu bat da, pandemiak elkartegintzari eragin dion kaltearen ondoren".

Gainera, erabat sarean egin zen 2020ko edizioak Euskal Diasporako taldeetara hurbiltzeko aukera eman zuen, eta edizio honetan lotura mantentzea espero da. Horrela, dagoeneko sei taldek esan dute parte hartuko dutela.

Euskal Dantzarien Biltzarrak Baztandarrak Dantza Eskolaren laguntzarekin antolatu ditu ekitaldiak. Goizean goizetik hasiko dira, Elizondoko Gaitariak, Baztango Gaitariak eta Malerreka eta Bortzirietako gaita eskolek Aniz, Irurita eta Elizondon eskainitako dianekin.

Artisautza azoka 11:00etan hasiko da, goizez eta arratsaldez izango da, eta janzkera tradizionalen eta musika tresnen guneak eta Baztango Zaporeak eta Baztango Artisauak izango dira bertan. 12:00etan Baztango Dantzariak taldeko musikariek plaza girotuko dute. Aldi berean, euskal herrialde desberdinetako talden emanaldiak izango dira Amaiurren, Anizen, Arizkunen eta Iruritan.

Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, 35 dantza taldeei harrera egingo zaie, eta 17:30ean Baztandarrak Dantza Eskolak irekiko du kalejira erraldoia Elizondoko erdiguneko kaleetan barrena. Ondoren, 18:00etatik 20:00etara, ekitaldi nagusia egingo da Laxoako pilotalekuan, eta talde guztiek dantzatzeko aukera izango dute. Emanaldi nagusia amaitu ondoren, 'Hiru puntukoa' mutildantza eta Larrain Dantza, Baztango Gaita eta musikariek kapaz direna libre dantzatuko dira.

Azkenik, antolatzaileek jakinarazi duetnez, egungo pandemia egoera ikusita, ezinezkoa izan da urteroko ohiko herri afaria antolatzea, ezta ondorengo erromeria ere. "Hala ere, giroa da nagusi Euskal Herriko Dantzari Egunetan, eta kaleak dantzak eta dantzariek hartuko dituzte, jende guztiaren gozamenerako", nabarmendu dute.

Contenido patrocinado