Euskal Herriko Unibertsitateak EHU siglak soilik erabiliko ditu aurrerantzean

Euskal Herriko Unibertsitatea
EGOI MARKAIDA / EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 22 mayo 2025 15:28

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateak bere identitate bisuala berritu du eta aurrerantzean EHU siglak besterik ez ditu erabiliko. Eduardo Chillida eskulturgileak sortu zuen ikur nagusia mantenduko du, siglekin batera, eta logotipoari euskarria emateko kolore paleta korporatiboa gehitu du. Marka berria ekainean aurkeztuko da Chillida Lekun.

Estitxu Garai EHUko Bizkaiko campuseko eta Komunikazioko errektoreordeak azaldu du ostegun honetan egindako gobernu bileranh aurkeztu dutela erabakia.

Bere esanetan, hartutako erabakiak helburu bikoitza dauka. Horrela, alde batetik, unibertsitatearen irudia berritu, aro digitalera egokitu, erraztu eta unibertsitatearen ikurrari garrantzia gehiago eman nahin izan diote, "Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarria hobeto isla dadin eta are identifikagarriagoa izan dadin".

Beste alde batetik, azaldiu duenez, "uste dugu garapen natural honek, azken urteotan EHU izendapena sustatzeko egindako lanarekin jarraikortasuna izateaz gain, nomenklatura bikoitzak dakarren arazoari konponbidea ematen diola, batez ere, saihestuko duelako EHU Valentziako UPVrekin (Universidad Politécnica de Valencia) nahastea".

"Era berean, eta ikuspegi teknikoago batetik, izena sinplifikatzeak eta zehar-marra alboratzeak indexazio akademikoa erraz dezake", gaineratu du.

Logotipo aldaketaz gain, markaren posizioa eta garrantzia hobetu nahi izan da, identifikagarriagoa izan dadin, "nortasun propio diren sustraiak indartuz".

Halaber, uniberdea kolorearen alde egin da, irudi korporatiboaren kolore nagusi gisa. "Berde bibratzaile bat, bizitzaz betea, gure paisaiaz, lurraz eta kulturaz mintzo dena. Gure sustraiekin lotzen den berdea, inguratzen gaituen naturarekin eta etorkizun jasangarriagoa izateko konpromisoarekin", azaldu du.

Contenido patrocinado