BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskaltzaindiak 'Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta Argibideak' egitasmoaren bigarren liburukia kaleratu du. Errenazimentutik Ilustraziora arte sortu zen produkzioa biltzen du lanak (XVII. eta XVIII. mendeak), Akademiak jakinarazi duenez.
Antologiaren bigarren liburukian ere, helburu nagusia garaiko euskal literatur testurik onenak hautatzea, egokitzea eta argibidez hornitzea izan da, oraingoan, XVII. eta XVIII. mendeetakoak. Lana bost zatitan dago banatua: poesia, prosa, antzerkia, gutunak eta paremiak.
Karlos Otegi 'Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta Argibideak' egitasmoaren koordinatzaileak adierazi duenez, "elizak eta erlijioak pisu eta garrantzi handia izan zuten mende horietako produkzioan".
Halere, bere hitzetan, "XVII. eta XVIII. mendeetako literatura produkzioan gai berezi batzuk lantzen hasi ziren, esaterako, itsasoa edo Frantziako Iraultza".