Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko EPEko bigarren deialdian izena emateko epea ireki du, 461 plazarekin

EPE Bat Becen
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 19 agosto 2026 10:40

GASTEIZ 19 (EUROPA PRESS)

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailak enplegu publikoaren aro berrian aurrera egiten jarraitzen du gaitasunetan oinarritutako Enplegu Publikorako Eskaintza berriak abian jarrita. Asteazken honetan zabaldu da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako bigarren EPEan izena emateko epea. Deialdi berri honek 461 plaza eskainiko ditu guztira, eta Eki Planaren bidez, langile berriak hautatzeko Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den hautaketa prozesuen eredu berrian oinarrituta dago.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, "langileak ez dira soilik beren ezagutzengatik baloratuko, baizik eta beren trebetasunengatik baita ere. Helburua da profil berriak batzea administraziora, zerbitzu publikoen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko eta zerbitzu publikoen kalitatea indartzeko".

461 plazen banaketa horrela egingo da: Administrarien Eskalan 305 plaza, laguntzako langileen talde profesionalentzako 117 plaza, Obra eta Instalazioen Delineazio Eskalan 4 plaza, Kudeaketa informatikako Eskalan 14 plaza, Laborategi, osasun ikuskaritza eta ingurumeneko Eskalan 12 plaza, Arrantzako Eskalan 6 plaza eta Hazien eskalan 3 plaza.

Probak prestatzen laguntzeko, izangaiek ivap.eus web orrian eskura dute hautaketa prozesuei buruzko informazio guztia. Gai zerrendak, azterketa ereduak, gaitasun probei buruzko informazioa eta bestelako material lagungarria ere.

Interesdunek modu telematikoan eman ahal izango dute izena, irailaren 16ra arte, euskadi.eus webunearen bidez. Bigarren deialdi honetako lehen proba 2027ko urtarrilean dago aurreikusita.

Irailean, espetxe administrazioko 379 plazako deialdia egingo da, guztiak Zigor Betearazpeneko Laguntzaileen Eskalakoak eta urtea amaitu aurretik deialdi gehiago abiaraztea aurreikusita dago.

Contador

Contenido patrocinado